Hurrengo TXINTXARRI paperean, apirilaren 16an

Txintxarri Aldizkaria 2021ko api. 9a, 09:00

TXINTXARRI aldizkariaren hurrengo paperezko zenbakia apirilaren 16an argitaratuko dugu, ostiralarekin. Bien bitartean, herrian gertatzen denaren gaineko informazioa atari digitalaren bitartez jarrai dezakezue.

Aste Santuko oporraldia tarteko, datozen bi asteetan ez duzue aldizkari fisikoa jasoko postontzietan. Hurrengo zenbakia, 1539.a, apirilaren 16an argitaratuko dugu, ostiralarekin. 

Orain arte publikatu ditugun agerkari guztiak Prentsa atalean kontsulta ditzakezue. Apiril erdialdera arte paperezko zenbakirik kaleratuko ez badugu ere, Lasarte-Orian gertatzen denari buruz informatzen jarraituko dugu www.txintxarri.eus web-orrian.