Antzerkiaren aldeko aldarrikapenak mundu osoan zehar zabalduko dira martxoaren 27an, diziplina artistiko horren nazioarteko egunean. Lasarte-Oriara ere iritsiko dira, Kukuka antzerki eta dantza eskolaren eskutik. Indarrean dauden osasun-neurriak aintzat hartu, eta egoerara moldatutako egitaraua prestatu dute:
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, ekintza guztietako aforoa mugatua izango da, eta beharrezkoa izango da aurrez izena ematea, telefono honetan: 655 84 73 45.