2021/03/28 12:00etan

Bestelakoak

Bultza euskaltegiak! Bultza euskara ekitaldia

Bultza euskaltegiak! Bultza euskara ekitaldia
Okendo plaza, Lasarte-Oria

Bultza euskaltegiak! Bultza euskara izeneko dinamikaren barruan,  22. Korrika amaitu behar zuen egunean, AEK euskaltegiek ekitaldia xumeak antolatu dituzte hainbat herrietan.  Lasarte-Orian, ekitaldia Okendo plazan izango da. Erik Arzallusek gidatutako emanaldiak hainbat parte-hartzaile izango ditu oholtza gainean:

  • Tomax Arruti eta Pontxo Moralesek txalaparta-doinuekin hasiko dute ikuskizuna. 
    Earra! bertso-eskolako kideek saiotxoa egingo dute. 
    Ione Zabala artistak mural bat margotuko du.
    Maider Segurola kazetariak AEK-k prestatutako idatzia irakurriko du.
    Euskal Herrian euskaraz abestia kantatuko da.

Pandemia dela eta, indarrean dauden osasun-neurriak beteko dira. Horregatik, plazan jarriko duten eremuko edukiera mugatua izango da: ezingo dira ehun pertsona baino gehiago sartu.