Urtero bezala, aurtengo eskaintza ere gazteei eta helduei zuzenduta dago. Bi seihilabetekotan banatu dituzte ikastaroak (bietan ikastaro berdinak izango dira), eta lehenengo seihilabetekoetan izena emateko epea martxoaren 29an irekiko da eta apirilaren 9an itxi. Plazak mugatuak direla jakinarazi dute udal ordezkariek, eta argitu, plaza kopurua baino izen-emate gehiago gertatzen diren kasuetan zozketa egingo dutela eta zozketan plaza lortu ez dutenek bigarren sehilekoko ikastaroan parte hartzeko lehentasuna izango dutela. Ikastaroek aurrera egiteko gutxieneko izen-emate kopuru bat bete beharko dute. Izena emateko aukera ezberdinak daude. Aurrez aurre. Manuel Lekuona kultur etxean edo Gaztelekuan. Telefonoz ere bada horretarako aukera, 943 37 61 81 zenbakira deituta; eta online, www.lasarte-oria.eus helbidean. Horrez gain, etxez etxe banatuko dituzten eskuorrietan agertzen den QR kodea eskaneatuta ere eman ahal izango da izena.
Udalak proposatutako ikastaroez gain,5+1 ikastaro irekiak ekimena ere martxan jarri dute, eta gizarte- eta kultura eremuan izan daitezken ikastaro edo tailer berrien sorrera bultzatzeko asmoz. Horrela, herritarrak egin nahi duten ikastaro edo tailerra proposatu ahal izango dute, baina gutxieneko parte-hartzaile kopurua izateko, ikastaro edo tailer hori egiteko interesa duten beste 5 pertsona bildu beharko ditu. Baldintza hori betea, udalak ikastaroa antolatzeko konpromisoa hartuko du.
Aisialdiarekin, kulturarekin, gazteriarekin, hezkuntzarekin edo elkarkidetasunarekin lotura duten ikastaroak proposatu ditzakete lasarteoriatarrek ekimen horretarako; "Iradokizun tradizionalak, originalak, egungoak edota berritzaileak izan daitezke. Arte plastikoak, ikus-entzunezkoak, zinema, makillaje eta estetika, zumba, hip-hop, zirkoa, gastronomia, arropa diseinua, estanpazioa, teknologia berriak, eta abar". Ikastaroak edo tailerrak luzeak, laburrak edo egun batekoak izan daitezke; parte-hartzaileek erabakiko iraupena.
Helduentzako ikastaroak
Helduentzako argazkigintza (hastapena), genealogia, Gipuzkoako historia, Gorputz-jarrera heziketa, landare sendagarriak, meditazioa, memoria, sabel dantza, Taichi, moda zirkularra eta zurlanketa tailerrak antolatu dituzte. Erroldatuentzat eta ez erroldatuentzat prezio ezberdinak izango dituzte ikastaroek, eta zurlanketarena urte osokoa izango da.
Helduentzako ikastaroa | Eguna | Ordutegia | Prezioa erroldatuentzat | Prezioa ez erroldatuentzat | Lehenenho sehilekoa |
Argazkigintza (hastapena) | Osteguna | 19:00-20:30 | 36,56 euro | 60,94 euro | 22/04-24/06 |
Genealogia | Astelehena | 19:00-20:30 | 36,56 euro | 60,94 euro | 19/04-21/06 |
Gipuzkoako historia | Asteartea | 19:00-20:30 | 36,56 euro | 60,94 euro | 20/04-22/06 |
Gorputz-jarrera heziketa | Ostirala | 19:00-20:30 | 43,88 euro | 73,13 euro | 23/04-25/06 |
Landare sendagarriak | Asteazkena | 17:00-18:30 | 43,88 euro | 73,13 euro | 21/04-23/06 |
Meditazioa | Asteazkena | 19:00-20:30 | 43,88 euro | 73,13 euro | 21/04-23/06 |
Memoria | Osteguna | 10:00-11:30 | 43,88 euro | 73,13 euro | 22/04-24/06 |
Sabel dantza | Ostirala | 11:00-12:30 | 31,34 euro | 52,23 euro | 23/04-25/06 |
Taichi | Osteguna | 10:00-11:30 | 29,25 euro | 48,75 euro | 22/04-24/06 |
Moda zirkularra | Astelehena | 10:00-11:30 | 43,88 euro | 73,13 euro | 19/04-21/06 |
Zurlanketa | Astelehena | 17:30-20:30 | 195,00 euro | 325 euro | Urte osokoa 19/04-19/12 |
Gazteentzako ikastaroak
Gazteentzako ere aukera zabala izango da. Bizikletak konprontzeko, eskola-laguntza, komikiak, moda zirkularra arropen estanpazioa eta dekorazioa, parkour eta ukelele ikastaroak egingo dira bi sehilabetekoetan. Lehenengo biak doakoak izango dira, eta gainerakoak ordaindu egin beharko dituzte. Gazteen ikastaroen kasuen ere prezioak ezberdinak izango dira Lasarte-Orian erroldatutakoentzat eta ez erroldatuentzat. Horrez gain, gazte-txartela erakusten dutenek bonifikazioa izango dute, %10.
Gazteentzako ikastaroa | Eguna | Ordutegia | Prezioa erroldatuentzat | Prezioa ez erroldatuentzat | Lehenengo sehilekoa | Bigarren seihilekoa |
Bizikletak konprontzea | Larunbata | 11:00-13:30 | Doakoa | Doakoa | 10/04, 08/05, 05/06 | 09/10,13/11,11/12 |
Eskola-laguntza | Asteazkena | 17:00-19:00 | Doakoa | Doakoa | 14/04-09/06 | 06/10-15/12 |
Komikia | Ostirala | 17:00-18:30 | 15,35 euro | 60,94 euro | 23/04-25/06 | 08/10-17/12 |
Moda zirkularra: arroparen estanpazioa eta dekorazioa | Ostirala | 17:00-19:00 | 7,62 euro | 30,47 euro | 07/05-28/05 | 08/10-29/10 |
Parkour | Larunbata | 11:00-13:30 | 15,23 euro | 60,94 euro | 24/04-03/07 | 08/10-18/12 |
Ukelele | Larunbata | 11:00-12:30 | 15,23 euro | 60,94 euro | 24/04-03/07 | 09/10-18/12 |
Dantza ikastaroa
Dantza ikastaroetan parte hartu nahi dutenek maiatzaren 10etik 21era egin beharko dute aurrematrikula, eta ekainaren 7tik 18ra, berriz, matrikula. Jaiotza-urtearen arabera asteko egun zehatz batean izango dituzte saioak; guztiak izango dira arrtsaldez. Kasu honetan ere, erroldatuentzat prezio bat zehaztu dute eta ez erroldatuentzat, beste bat, eta urri hasieratik 2022ko ekainera izango dira dantza ikastaroak.
Dantza taldeak | Eguna | Ordutegia | Prezioa (hileko) erroldatuentzat | Prezioa (hileko) ez erroldatuentzat | Data |
2015 | Astelehen eta asteazkena | 17:30-18:15 | 33,55 euro | 57,70 euro | 2021/10/04-2022/06/17 |
2014 | Astelehen eta asteazkena | 18:15-19:00 | 33,55 euro | 57,70 euro | 2021/10/04-2022/06/17 |
2013 | Astearte eta osteguna | 17:30-18:30 | 33,55 euro | 57,70 euro | 2021/10/04-2022/06/17 |
2012 | Astearte eta osteguna | 18:30-19:30 | 33,55 euro | 57,70 euro | 2021/10/04-2022/06/17 |
2011 | Astelehen eta asteazkena | 19:00-20:00 | 33,55 euro | 57,70 euro | 2021/10/04-2022/06/17 |
2010 | Astearte eta osteguna | 19:30-20:30 | 33,55 euro | 57,70 euro | 2021/10/04-2022/06/17 |
2009an edo lehenago | Astelehena | 20:00-20:55 | 33,55 euro | 57,70 euro | 2021/10/04-2022/06/17 |
2009an edo lehenago | Ostirala | 17:30-19:20 | 33,55 euro | 57,70 euro | 2021/10/04-2022/06/17 |
Auzoetan ekintzak
Auzoetako ekintza | Eguna | Ordutegia | Data | Auzoa |
Ipuin kontalaria | Larunbata | 12:00-13:00 | 15/05 | Oria |
Baratza | Larunbata | 11:00-13:30 | 15/05 | Zumaburu |
Ipuin kontalaria | Larunbata | 12:00-13:00 | 22/05 | Zabaleta |
Kotoizko jantzien tindatzea | Larunbata | 11:00-13:30 | 22/05 | Atsobakar |
Ipuin kontalaria | Larunbata | 12:00-13:00 | 29/05 | Sasoeta |
Elementu naturalekin estanpazioa | Larunbata | 11:00-13:30 | 29/05 | Oria |
Ipuin kontalaria | Larunbata | 12:00-13:00 | 09/10 | Zumaburu |
Txapak | Larunbata | 11:00-13:30 | 09/10 | Sasoeta |
Ipuin kontalaria | Larunbata | 12:00-13:00 | 16/10 | Atsobakar |
Azazkalak | Larunbata | 11:00-13:30 | 16/10 | Zabaleta |