Asteburu ona Ostadar SKTko taldeentzat

Nerea Eizagirre 2021ko mar. 26a, 09:45

Ohorezko Erregionaleko partida.

Ostadar SKTko talde gehienek puntuak eskuratu zituzten martxoaren 19-21eko asteburuan eta I. Erregionaleko eta Jubenilen Ohorezko mailako taldeen kasuan euren multzoko sailkapeneko buru jarri dira. Texas Lasartearrak taldeko kadeteek ez zuten egun ona izan Usurbilen

Ostadar SKTko Erregional Ohorezkoak txapelketa berriko lehen puntua eskuratu zuen Lesakan Beti Gazteren aurka bana berdinduta.

1. Erregionalak bigarren garaipena erdietsi zuen. Lengokoak taldea 3-1 garaitu zuen.

Jubenilen Ohorezko mailako taldeak ere hiru puntuak eraman zituen Andoainen Euskaldunari 0-2 irabazi ostean.

Jubenileko Ostadar A taldeak puntu bakarra lortu zuen etxean Lengokoaren aurka, 1-1.

B taldeak, berriz, ez zuen punturik eskuratu ahal izan. 8-2 galdu zuen Usurbilen aurkako norgehiagoka.

Kadete mailan, Ostadar A taldeak puntua ekarri zuen Zizurkiletik. Danena 1-2 gainditu zuen. Eta B taldeak, berriz, Martutene Aren aurka 0-3 galdu zuen etxean.

Bestalde, Texas Lasartearra taldeko kadeteak Usurbilen 7-0 galdu zuen.

Ostadar SKTko kadete Ohorezko mailako taldeak atseden izan zuen.

Zelaia alde

Asteburu honetan, zelaia alde izango dute futbol taldeek Michelingo kirol gunean jokatuko baitira norgehiagoka gehienak. 

Erregional Ohorezkoak lehiaketa berriko lehen puntuak bilatuko ditu Intxaurdiren aurka larunbatean.

Erregionalek Vasconia izango dute aurrez aurre, larunbatean.

Jubenil mailako taldeek Urnietaren aurka jokatuko dute larunbatean. A taldeak Urnietan eta B taldeak, berriz, Lasarte-Orian.

Kadete Ohorezko taldeak Antiguokoren aurka neurtuko ditu indarrak igandean.

Kadete mailan, Ostadar A taldeak Euskalduna izango du arerio larunbatean etxean eta B taldeak Vasconiarena aurka jokatu beharko du igandean Donostiako Puio zelaian.

Ostadar SKTko jubenilen Ohorezkoak eta Texas Lasartearra taldeko kadeteek, ordea, atsedena izango dute.