Realaren eta Athleticen arteko Espainiako Kopako finala jokatuko da apirilaren 3an Sevillako Cartuja estadioan. Espainiako Federazioak norgehiagoka horretara zaleak sartzearen alde egin zuen hasiera batean, baina iragan astean iragarri zuen zalerik gabe jokatuko dela. Modu sinbolikoan bada ere, Gipuzkoarren babesa sentituko dute Realeko jokalarien Cartujan. Izan ere, futbol taldeko zaleek idatzitako mezuez gain, Gipuzkoako udalerrietako banderak ere eramango baitituzte.
Astearte goizean jaso du Realak Lasarte-Oriakoa. Agustin Valdivia alkateak entregatu dio futbol taldeko lehendakariorde Joseba Ibarburi herriko armarria duen bandera. Trukean, Ibarburuk Realarena eman dio, udaletxean eskegi dezaten.
Aste honetan ari da Realeko autobusa herriz herri banderak jasotzen eta ostiralera arte arituko dira lan horretan. Egun horretan, Donostiako Udalera eta Gipuzkoako Foru Aldundira egingo duten bisitarekin amaituko da ibilbidea.
Apirilaren 3ko hitzordura begira, animoak eta babesa eman dizkio alkateak Realari.