COVID-19

Koronabirusak kutsatutako beste 326 lagun daude Euskal Autonomia Erkidegoan

Txintxarri Aldizkaria 2021ko mar. 20a, 13:16

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak emandako datuen arabera, ostiralean 326 kutsatze berri erregistratu zituzten Euskal Autonomia Erkidegoan egindako 5.324 proba diagnostikoen bidez. Hortaz, %6,1 positiboak izan ziren, ehunekoa azken egunetako altuena da. Lurraldeka, Gipuzkoan 110 kasu berri atzeman zituzten, Bizkaian, berriz, 168, eta Araban, 47. Horrez gain, beste erkidego edo tokietako beste kutsatu bat ere bada. Ospitaleei dagokienez, koronabirusak eragindako 26 lagun ospitaleratu zituzten atzo eta 91 gaixo daude EAEko ZIUetan.