Idoia Garzes 111 Akademiaren Sarirako hautagai

Txintxarri Aldizkaria 2021ko mar. 20a, 10:00

Luis Garde, Pello Lizarralde, Uxue Alberdi eta Joxean Agirre dira beste lau finalistak. Akademiakideek hilaren 26a arte dute berain botoa emateko. 

Iazko urtean euskal literaturak utzitako uzta zabaletik 2020ko onena hautatzeko lanean dabil 111 Akademia. Lehen bozkaketan 92 kidek eman dute boza eta bigarrenerako bost lanak aukeratu dituzte. Idoia Garzes herritarraren Mendiko gaitza, Joxean Agirreren Nobela errealista bat, Uxue Alberdiren Dendaostekoak, Luis Garderen Aireportuko musika eta Pello Lizarralderen Argiantza, hain zuzen ere. 

Ostirala arte dute akademiakideek horietako baten alde egiteko. Hautagaietako batek bozen %40 jasoko balu, huraxe izendatuko dute saridun, bestela, bi lan bozkatuenak pasako dira finalera. Edonola, apiril amaieran ezagutaraziko dute irabazlea.