COVID-19

Gipuzkoan 118 kutsatze berri atzeman dituzte ostegunean

Txintxarri Aldizkaria 2021eko martxoaren 19a

Koronabirusaren hedapenai buruzko datuak eguneratu ditu Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak eguerdian. Jai eguna izanda, ez du astegunetako txostenik argitaratu; zenbateko orokorrak, baizik. Ostegunean, 8.594 proba diagnostiko gauzatu zituzten Euskal Autonomia Erkidegoan eta haietako 466 positiboak izan ziren, %5,4a. Kasu berrietako 118 Gipuzkoan atzeman zituzten, 242, Bizkaian;  eta 99, Araban. Gainerako zazpiak beste erkidego edo toki batzuetako herritarrak dira. Ospitaleei dagokienez, COVID-19ak eragindako 32 lagun ospitaleratu zituzten atzo eta 92 daude EAEko ZIUetan.