Jabi Gallaga preso lasarteoriatarra Zaragozako Daroca espetxera gerturatu dute

Txintxarri Aldizkaria 2021ko mar. 18a, 18:09

Lasarte-Oriako Sarek jakinarazi du Jabi Gallaga presoa Zaragozako Daroca espetxean dagoela astearteaz geroztik. Cordobako espetxean ia hamazazpi urte zeramatzan preso herritarrak, isolamenduan. 

Mikel Gallaga preso lasarteoriatarraren anaiak Lasarte-Oriako Sareri azaldu dionez isolamenduan edukiko dute, baina ez dakite baldintza horretan noiz arte mantenduko duten. 

Senideak "urduri eta kezkatuta" egon direla ere jakinarazi du Sarek: "Horrelakoetan pasa ohi den urduritasun eta kezka pasa dugu familiak, inolako berririk jaso gabe".