Negu-udaberriko bigarren jardunaldia, bihar goizean Hipodromoan

Txintxarri Aldizkaria 2021eko martxoaren 18a

Zaldi-lasterketak itzuliko dira bihar Hipodromora. Negu-udaberriko denboraldiak lau jardunaldi izango ditu, eta bigarrena jokatuko dute ostiralean: guztira, bost proba. Lasterketak 09:35ean hasiko dira.

Bost lasterketa, eta beste horrenbeste sari. Hauek, izango dira:

  • 09:35ean, Santa Catalina zubia.
  • 10:05ean, Mundaiz zubia.
  • 10:35ean, Maria Cristina zubia.
  • 11:05ean, Kursaal zubia.
  • 11:35ean, Jose Antonio Agirre zubia.

Zaleek posible dute lasterketak ikustera joatea, baina, iragan astean bezala, edukiera maximoa 400 pertsonara artekoa da.

Erlazionatuak

Lasterketak itzuli dira Hipodromora

Txintxarri Aldizkaria 2021 mar 12 Kirola