Baloia martxan jarri eta asteburuan zehar ez zuen etenik izan Lasarte-Oriko taldeentzat. Txapelketa hasi da eta taldeek euren onena eman dute lehen jardunaldian. Denetariko emaitzak izan dira.
Larunbatean, lau partida jokatu ziren Michelingo kirol guneko zelaian. Ostadar SKTKo Ohorezko taldea, Ohorezko jubenilak eta kadete mailako A taldeak zein Texas Lasartearrak taldeko kadetea izan ziren bertan nor baino nor.
Kadete taldeak izan ziren lehenak jokatzen. Goizean, Ostadar A taldeak Hernaniren aurka galdu zuen 1-2 eta Texas Lasartearrak taldeko jokalariek bina berdindu zuten Euskaldunarekin. Arratsaldean, berriz, Jubenil Mailako Ohorezkoak banako berdinketa lortu zuen Oriokoren aurka eta Ohorezko Erregionalak ez zuen zorterik izan. Touringek gol bakarrrari esker irabazi zuen partida, 0-1.
Ostadar SKTko gainerako partidak Herreran, Felix Garin eta Añorgako zelaian izan ziren, larunbatean. I. Erregionalak 2-3 irabazi zuen Sportin de Herreraren aurkako partidan; Añorgak kadete mailako ohorezko taldea 3-1 gainditu zuen eta jubenil mailako A taldeak porrot latza jaso zuen Arrupe Chaminaderen eskutik, 4-1.
Igandean ere, Michelingo kirol gunean eta Txintxerren egon ziren Ostadar SKTko taldeen esperantzak. Jubenil B taldeak Billabona 5-1 garaitu zuen eta kadeteko b taldeak husna berdindu zuen Trintxerperen aurka.