Ostadar Boleibol taldeak garaipena erdietsi zuen Gipuzkoako txapelketako bigarren jardunaldian. Asier Acuriolak zuzentzen duen taldeak Goierri elkarteko junior taldearen aurka jokatu zuen Maialen Chourraut kiroldegian. Urdin-beltzak 3-0 (25-13; 25-7 eta 25-15) nagusi izan ziren Goierri taldeari aukerarik eman gabe. Garaipen honek sailkapeneko lehen postuetara darama Ostadar Boleibol taldea, hirugarren postura, hain zuzen ere. Aste honetan, Goierri elkarteko senior taldea izango du arerio. Egun sailkapeneko bigarren da.