LOKEko kideak pozarren daude, berriro ere, lehia hasi delako. Igandean, junior mailako Gipuzkoako txapelketan parte hartu zuen Almi Camposek eta zilarrezko domina eskuratu zuen. Horri esker, Euskadiko txapelketarako txartela lortu du gazteak.
Euskadiko txapelketa, dena ondo bidean, maiatzean jokatuko du Camposek, baina ez da LOKEko judokak hilabete hauetan izango duen txapelkketa bakarra izango. Lehengo astean, Euskadiko selekzioarekin entrenatu zen Tolosan eta hurrengo asteburuan, Abayuba Gutierrezekin batera, Ne-wasa diziplinako Gipuzkoako txapelketan lehiatuko da.