Hobekuntza eta mantentze lanak egin ditu udalak herriko hainbat kirol instalaziotan

Txintxarri Aldizkaria 2021ko mar. 11a, 18:01

Herriko zenbait kirol instalazioetan hobekuntzak eta mantentze lanak egin ditu udalak. Argazkia: Lasarte-Oriako Udala

Herriko txoko ezberdinetako kirol instalazioetan hobekuntzak egin ditu udaleko kirol zerbitzuak

Udaleko kirol zerbitzuek zenbait hobekuntza eta mantentze lan egin dituzte hainbat kirol ekipamenduetan. Trinketeko erretena aldatu egin dutela jakinarazi dute. Cima Construcciones Metalicas enpresak egin ditu lan horiek, eta 6.841,46 euroko kostua izan du udalarentzat. Atsobakar kirol anitzetarako pistako zelaiaren lerroak atezaindegiak eta saskiak, berriz, margotu egin dituzte. Ekoloreak Pintura Lanak SL enpresa arduratu da lan horiek egiteaz, eta, guztira, 987,36 euroko kostua izan duela jakinarazi dute.

Zabaletako kirol anitzetarako kantxan ere hainbat izan dira egin dituzten hobekuntza eta mantentze lanak. Ateetako batean, babes-sarearen altuera handitu egin dute. Horri esker, baloiak ondoan dagoen lursail pribatuara erortzea ekidin ahal izango dute erabiltzaileek. Beste atean, berriz, perimetro-sarearen zenbait zati aldatu eta indartu dituzte, "egoera txarrean" zeudelako. Bi ate horien sareak ere aldatu egin dituztela jakinarazi dute, eta lan horiek guztiak Cercados Sarelan enpresak egin ditu. Guztira 4.977,64 euroko kostua izan dut