Lilatoiak etenik ez, 5.000 parte-hartzailek egin dute aurten on

Txintxarri Aldizkaria 2021ko mar. 11a, 11:00
Arg.: Lilatoia.

Lilatoi lasterketarik izan ez den arren, Euskal Herriko, zein nazioarteko hainbat txokoetara iritsi da lasterketaren aldarrikapena. Korrika, oinez, ipar martxa eginez, patinetan edo handbike-arekin bost kilometroko ibilbidea egin dute 5.700 bat emakumek martxoaren 4tik 8ra. Bihar sailkapen ofiziala argitaratuko dute Lilatoiko webgunean zozketetako irabazleekin batera; behin-behineko emaitzak zintzilikatu zituzten asteartean eta korrika mailako sailkapenean Maite Salazar herritarra dago buru. Martxoa  amaieran, sare sozialen bitartez bidalitako argazkien bideoa zintzilikatuko dute antolatzaileek.