Otsailaren 28an, hitzordu bikoitza izan zuten Buruntzazpi eskolako txirrindulariek. Juniorrak Udaberri sarian izan ziren, Eibarren; kadeteak, berriz, Donostian, I. Kia Capdequi Astigarraga sarian.
Junior mailan, denboraldi berriko lehen garaipena lortu zuen Haimar Etxeberriak.
Iaz ere garaile izan zen proba honetan eta ibilbidea ezagutzen duela erakutsi zuen. Lasterketako lehen erasoetan indarrak gorde eta San Miguel igotzean, aurrean zegoen hirukoaren bila atera zen. Mendatean hirugarren izan zen eta jaitsieran Etxeberriak, Zubeldia, Alustiza eta ordura arte buru izan zen Marcel Palladaresek osatutako laukote bat sortu zen. Azken kilometroak elkarrekin egin zituzten eta Azitain poligonoko igoeran Etxeberriak aurre hartu zien guztiei, helmuga lehenengo postuan igaroz.
Etxeberriaz gain, Daniel Fursenko eta Mikel Orbegozo taldeko kideek ere parte hartu zuten lasterketan.
Donostian, berriz, Eneko Aranguren eta Adur Tapiak I. Kia Capdequi Astigarraga sariari egin zioten aurre.
Martxok 7an, berriz, Euskal Herria torneoko saioa izan zuten juniorrek, LVIII. Egia-Zumy saria.
Lasterketa honetan talde nagusian iritsi ziren Buruntzazpiko kideak irabazletik ia bi munutura. Guztiek 2:05:38 denbora egin zuten arren, Haimar Etxeberriak seigarren igaro zuen helmuga; Beñat Carbayedak hamabigarren izan zen eta Daniel Fursenkok 29. postuan amaitu zuen lasterketa.