Ostadar boleibola, ezin Gipuzkoako txapelketa garaipenarekin hasi

Txintxarri Aldizkaria 2021eko martxoaren 10a

Ostadar boleibol taldea iazko partida batean.

Ostadar Boleibol taldeak Fortuna A taldearen aurka jokatu zuen Gipuzkoako txapelketako lehen partida. Asier Acuriolak zuzentzen duen taldeak ezin izan zuen txapelketa garaipenarekin hasi eta talde donostiarrak eraman zuen bi puntuak

Lehen seta erraz irabazi zuen Fortunak sakeari esker, 25-9 ; bigarrena, berriz, ederki borrokatu zuen herriko taldeak eta 23-25 irabazi zuen. Partida berdindua zirudien arren, hirugarren eta laugarren setean Donostiako taldea gailendu zen Ostadarreko kideen atsekaberako. Honela 3-1eko markagailuarekin amaitu zen partida.