Berrikuntza garrantzitsu batekin hasiko da Donostiako Hipodromoko denboraldi berria, ikusleak. Neguko denboraldian pandemiaren garapenen aurkako neurriak zirela zirela-eta, zaletuek ezin izan zuten hipodromora hurbildu. Oraingoan, ordea, 400 pertsonek bizi ahalko dituzte zuzenean lasterketak.
Indarrean dauden segurtasun eta osasun-neurriak jarraitu beharko dituzte.
Sarrerak 5 euro balioko ditu 10 urte baino gehiagoko pertsonentzat. Horiek zenbatuak izango dira eta takemeon.es orrialdean edo leihatilan aurrez erosi ahalko dira.
Garaipena Madrilen
Bestalde, Madrilgo Zarzuelako Hipodromoan, Raul Ramos herritarrak garaipen berria eskuratu zuen. Conchita Minguez sarian gailendu zen lasarteoriatarra Ramon Martin Arranz prestatzaile duen White Bay zaldia gidatzen. Ramos pozarren dago garaipenarekin eta ilusioz parte hartuko du Donostiako Hipodromoko denboraldi ez ohikoan.