Norberaren baitako txukunketa lanak

Txintxarri Aldizkaria 2021ko mar. 6a, 20:18

Martxoak 8aren harira Lasarte-Oriako Udalak antolatutako egitarauaren barruan, Behibis taldeak Trabajos de interior antzezlana oholtzaratu du larunbatean Manuel Lekuona kultur etxean. 

Hamsterrak bezala gurpil zoroan sartuta bizi dela jabetzen da antzezlaneko protagonista. Alferkeria existentzialaren erruz aberetuta dagoela ikusita, bere burua ezagutzeko lanari ekingo dio. Bere izaera eta bizimodua aztertzeko, kanabera eta plastikoekin instalazioak egingo ditu, bere kanpoko itxura unean uneko aldartearen arabera moldatuko du...

Ikusleen barreak eragin ditu Patricia Francok bere aurpegikera, keinu eta pasarteekin. Umorez zipriztindutako bakarrizketan, nahiz eta zati batean bere eskeletoarekin partekatu duen, zenbat sentipenetatik igaro da, baina baikortasuna mantenduz. 

Erlazionatuak

'Trabajos de interior' antzezlana

Txintxarri Aldizkaria 2021 mar 06 Kultura