COVID-19

COVID-19ak kutsatutako 90 lagun erregistratu dituzte ostiralean Gipuzkoan

Txintxarri Aldizkaria 2021eko martxoaren 6a

Koronabirusaren hedapenari buruzko datuak eguneratu berri dituzte Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak eta Osakidetzak. Ostiralean, 7.012 proba diagnostiko egin zituzten Euskal Autonomia Erkidegoan, eta haietako 307 positiboak izan ziren, alegia, % 4,3a. Kutsatu berrien lurraldekako banaketa honakoa da: Gipuzkoan, 90; Bizkaian, 157; Araban, 56; eta gainerako lauak EAEtik kanpoko herritarrak dira. Ospitaleei dagokienez, COVID-19ak eragindako 48 lagun ospitaleratu zituzten atzo eta 115 gaixo daude ZIUetan.