COVID-19

Bi kutsatu berri atzeman dituzte herrian ostegunean

Txintxarri Aldizkaria 2021eko martxoaren 5a

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak eta Osakidetzak ostegunean bildutako datuekin osatutako txostena argitaratu du eguerdian. Horren arabera, bi kasu berri erregistratu dituzte Lasarte-Orian. Hortaz, martxoko lehen lau egunetan lau kasu zenbatu dituzte. 

 

Beterri-Buruntza eskualdean lau kasu zenbatu zituzten atzo, bina Andoainen eta Lasarte-Orian. Hortaz, gainerako udalerrietan egoera bere horretan mantendu da. 

Euskal Autonomia Erkidegoan 7.164 proba diagnostiko egin zituzten ostegunean eta haietatik 323 positiboak izan ziren. Beraz, positibo tasa % 4,5 da. Kasu berrien lurraldekako banaketari dagokionez, Gipuzkoan 88 zenbatu dituzte; Bizkaian, 163; Araban, 67; eta gainerako bostak erkidegotik kanpoko herritarrak dira. 

Ospitaleei dagokionean. COVID-19ak eragindako 260 lagun daude EAEko ospitaletan. Atzo, 56 lagun ospitaleratu zituzten eta 118 gaixo daude ZIUetan.