Okendo zinema taldeak euskal dokumentalen bigarren jardunaldia antolatu du. Bigarren saioan, Caminho Longue dokumentala ikusi ahalko da. Gonbidatu gisa, Txaber Larreategi zuzendaria egongo da emanaldian. Hark dokuemntalaren eta istorioaren berri emango du. Sarrera, 5,50 euro. Jatorrizko hizkuntza eskainiko da gaztelaniazko azpidatzizkiekin.
Josu Martinezek eta Txaber Larreategik Alfonso Etxegarai eta Kristiane Etxaluzen istorioari buruzko Sagarren Denbora dokumentala grabatu zuten 2009. urtean eta berriro ere haiekin bildu dira istorioaren kapitulu berri bat argitara eman nahian, Caminho Longe.
Alfonso Etxegarai Atxirikak (Plentzia, 1958) bizitzaren erdia baino gehiago eman du Sao Tome eta Principe irla txikian.
1985ean, Frantziak deportatu zuen eta Espainiako agintariek Ekuadorrera bidali zuten. Han torturatu zuten eta geroago Sao Tomera igorri. Ordudanik linbo legal batean egon da, pasaporterik eta bisadorik gabe.
10 urte igaro dira eta gurean egoera aldatu da. Orain, etxera itzultzeko bideari ekingo dio Kristiane Etxaluze adiskide nekaezinarekin batera. Itzulera-bidaiak abiatze eguna du dagoeneko, baina bidaiak hamaika galdera sortzen ditu. Hala nola, atxilotua izateko arriskua dakar Euskal Herrira itzultzeak.