Igande honetan, haur eta gaztetxoek El pequeño vampiro animaziozko filmaz gozatu ahalko dute. Sarrera, 3,80 euro.
Joann Sfar zuzendariak berak marraztutako komikietan oinarritutako filma da El pequeño vampiro.
Vampir hamar urteko banpiro txikia da. Bere amarekin eta familia bereziarekin bizi da etxetzar batean. Hiru mendetan ez da bere etxetik atera. Aspertuta dago eta lagunak egiteko ikastolara joateko erabakia hartzen du. Bertan, Miguel gizakia ezagutzen du eta bere lagun egiten da. Kontu handiz ibili behar da Vampir, ordea, iraganeko norbait bere bila dabil eta.