Markak onduz, prestaketan aurrera

Txintxarri Aldizkaria 2021ko mar. 3a, 10:00

Kontrol txapelketan parte hartu zuten Buruntzaldea IKTko igerilariak. Arg.: Buruntzaldea IKT.

Buruntzaldea IKTko igerilariek Kontrol lehiaketako proba berria izan izan zuten asteburuan. Hitzordu bikoitza izan zen, batzuk Donostiako Benta Berri kiroldegian eta besteak, Tolosako Usabal kiroldegietan lehiatu ziren. Guztira, taldeko 17 urteko bi errekor berri eta 24 marka pertsonal berri lortu zituzten, baita Euskadiko txapelketarako gutxieneko berri bat. Asteburu honetan, Absolutu mailako Euskadiko txapelketa lehiatuko dute, Iruñean

Otsailaren 27an, arratsaldean, Iker Gorostegui, Jon Pelayo eta Iker Gandia igerilari gazteek bere bigarren lehiaketari aurre egin zioten Donostian eta euren markak ondu zituzten. 

Iker Gorosteguik bi marka pertsonal berri egin zituen: 100 m. tximeleta, 1:16,25 eta 200 m. lau estiloak, 2:45,06an. 

Jon Pelayok 100 m. eta 50 m. bular probatako markak ontzea lortu zuen, 1:28,82 eta 39,84, hurrenez hurren eta 100 m. lau estiloetako marka ere hobetu zuen, 1:20,53. 

Iker Gandiak, berriz, 50 m. tximeletan ezarri zuen marka berria, 36,60.

Igande goizean, Buruntzaldea IKTKo emakumeen txanda izan zen. Tolosako Usabalen. Horiek ere zenbait marka apurtu zituzten. 

Aintzane Sarobek 100 m. tximeletako marka pertsonala ondu zuen, 1:09,41an kronoa geratuz. Marka horri esker, gainera, taldeko 17 urteko marka berria ezarri zuen; orain arte, Itsaso Tolosa egungo entrenatzaileak zuen.

100 m. lau estiloak proban, marka pertsonalik egin ez zuen arren, Sarobek proba honetan ere taldeko errekorra kendu zion Tolosari 1:11,80 eginez. 
June Lopezek 50 m. eta 100  m. librean hobetu zituen bere markak, 30,79 eta 1:04,80, hurrenez hurren. 

Izaro Audikanak hiru marka pertsonal berri ezarri zituen:  200 m. librean, 2:21,53; 200 m. lau estiloetan, 2:49,93 eta  tximeleta estiloko 50 metroetako proban, 38,30. Saioa Elolak 400 m. librean egin zuen marka pertsonala,  5:12,60. 

Garazi Etxeberriak, berriz, hiru erregistro "eder" egin zituen; bata 400 m. librean, 4:51,25; bestea, 50 m. libre proban, 28,72 eginez eta hirugarrena 100 m. lau estiloetan, 1:13,74an amaiera iristean. 50 m. libreko markak gainera sari bikoitza zuen, Euskal Herriko absolutu mailako gutxienekoa ere baita. Beraz,  Etxeberriak lehendik bazuen 100 m. libreko gutxienekoari batu dio marka berri hau.

Saio honetan, Nora Imazek ere parte hartu zuen. Imazek marka pertsonalik egin ez arren, 100 m. eta 200 m. libre probetan txukun aritu zela nabarmendu du Borja Apeztegia igeriketa taldeko prestatzaileak.

Asteburua amaitzeko, igandeko arratsaldean, Buruntzaldea IKTko Mikel Esnal, Aimar Sukunza, Eneko Elizasu, Unai G. Somovila eta Julen Azpiroz lehiatu ziren. 
Eneko Elizasuk 50 m. eta 100 m. libre probetako, zein 50 m. bular probako markak ontzea lortu zuen. Lehenengoan 26,50 egin zuen; bigarrenean kronoa 56,53an geratu zuen eta bular estiloko proban, 34,18 "on bat" burutu zuen. 

Aimar Sukunzak bi probetan hobetu zuen marka: 100 m. libre, 1:06,28an eta 50 m. tximeleta, 35,22. 

Julen Azpirozek ere bi probetan ondu zuen marka; 50 m. libre eta 50 m. tximeletakoa probetan izan zen eta 29,66 eta 34,56 egin zuen, hurrenez hurren.

Unai G. Somovillak 50 m. libreko marka pertsonal berria egin zuen, 27,92an.

Mikel Esnalek ez zuen marka pertsonalik egin lehiaketa horretan. 50 m. tximeleta proba ordea, berriro ere 26 segundoen inguruan amaitu zuen. "Bere marka onenera pixkanaka gerturatzen ari da eta denboraldia aurrera joan ahala gero eta azkarrago ari da. Estilo libreko 50ekoan egindako 25,03a ere horren adibide da," azpimarratu du Apeztegiak.

Asteburu honetan, taldeko bost igerilarik, "Aintzane Sarobe, Nora Imaz, Unai G. Somovilla, Eneko Elizasu eta agian Garazi Etxeberria ere", Absolutu mailako Neguko Euskal Herriko Txapelketan parte hartuko dute, Iruñean.