ESKUALDEA

Bezeroen artean doako maskarak banatzen ari da Urbil

Txintxarri Aldizkaria 2021ko mar. 1a, 12:30
Doako maskarak Bezeroenganako Arreta Gunean jaso daitezke. Argazkia: Urbil.

Urbil merkatalgunera erosketak egitera joaten diren bezeroek maskarak eskura ditzakete, doan, saltokiaren aplikazioa mugikorrean izan eta Bezeroenganako Arreta Gunean erabiltzaile bakoitzari ematen zaion kodea erakutsiz gero. RSC #UrbilKonpromisoa izeneko egitasmoaren baitako ekimena da.

"Zerbitzuaren bidez, bisitatzen gaituztenen segurtasuna bermatu nahi dugu, eta osasun-agintariek gomendatutako neurriak errespetatzeko konpromisoa berretsi", adierazi du Urbilek. Saltokiak SGS Desinfection Monitored zigilua jaso du. "Horri esker, Gipuzkoako aisialdi eta erosketetarako toki seguruenetako bat gara".