Argi Iturralde eta Iñaki Balerdi gogoratu dituzte

Txintxarri Aldizkaria 2021ko ots. 27a, 16:31

Hemezortzi urte beteko dira bihar  Argi Iturralde eta Iñaki Balerdi auto istripuan hil zirela, euren seme eta anai Juan Karlos Balerdi bisitatzera Almeriako espertxera bidean zihoazela. Bi herrikideak gogoratzeko mendi martxa egin dute gaur goizean Lasarte-Oriako Presoen Aldeko Batzordeak antolatuta. Teresategiko oroitarrira buelta egin dute Okendotik eta Zabaletatik bi zutabetan abiatuta. Ondoren, eguerdian, talde argazkia egin dute Okendo plazan. Bihar, urteurrenaren egunean bertan, EH Bilduk Askatasunaren parkean oroituko ditu bi lasarteoriatarrak.

 

Erlazionatuak