COVID-19

86 kutsatu berri daude Gipuzkoan

Txintxarri Aldizkaria 2021ko ots. 27a, 13:40

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak eta Osakidetzak koronabirusaren izurritearen inguruan atzo bildutako datuen berri eman dute eguerdian. Ostiralean 7.692 proba diagnostiko egin zituzten Euskal Autonomia Erkidegoan eta haietatik 349 positiboak izan ziren, positibo tasa, beraz, % 4,9 da. Gipuzkoan 86 kutsatu berri zenbatu dituzte; Bizkaian,181; eta Araban, 71. Gainerako 11k erkidegotik kanpoko pertsonak dira. Ospitaleei dagokienez, COVID-19ak eragindako 57 lagun ospitaleratu zituzten atzo eta 123 gaixo daude ZIUetan.