2021/03/04 18:30ean

Jardunaldia

Bizikidetza Lantzen - Mahai-ingurua

Bizikidetza Lantzen - Mahai-ingurua
Manuel Lekuona kultur etxea, hitzaldi aretoa, Lasarte-Oria

Bizikidetza Lantzen jardunaldien bigarren saioan, Indarkeria polizialaren biktimen aitortza eta erreparazioa mahai-ingurua. Zuzenbideko doktoretza eta Kriminologiako masterra duten Ana Isabel Perez Machio eta Laura Pego Otero izango dira hizlari moduan. COVID-19a saihesteko neurriak direla-eta, gonbidapenak behar dira ekitaldietarako; pertsonako, gehienez, bi.