COVID-19

Kasu berri bat erregistratu dute ostegunean Lasarte-Orian

Txintxarri Aldizkaria 2021ko ots. 26a, 14:18

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak eta Osakidetzak atzo bildutako datuekin osatutako txostena argitaratu du eguerdian. Horren arabera, otsailaren 25ean kutsatu berri bat atzeman zuten herrian. Hori gehituta, orain artekoan, 125 kasu zenbatu dituzte urteko bigarren hilabetean. 

Beterri-Buruntza eskualdeko sei udalerrietan, berriz, lau kasu atzeman dituzte ostegunean: bana, Andoainen, Hernanin, Urnietan eta Lasarte-Orian. Usurbilen eta Astigarragan bere horretan mantendu dira.

Intzidentzia-tasa metatuek behera egiten jarraitzen du eskualdean. Urnieta gune berdean da eta gainerakoak horian, gune laranja gero eta atzerago utzita.

Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, 7.580 proba diagnostiko egin zituzten ostegunean eta haietako 368 positiboak izan ziren. Beraz, positibo tasa gaur-gaurkoz % 4,9 da. Gipuzkoan atzeman zituzten kasu berrien 88; Bizkaian, 218; eta Araban, 59. Gainerako hiruak erkidegotik kanpo bizi diren herritarrak dira. 

Koronabirusak eragindako 45 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, 126 gaixo daude ZIUetan eta 313 ospitaleko geletan.