Intzako pilotariak martxan jarriko dira, martxoan zehar

Txintxarri Aldizkaria 2021ko ots. 26a, 09:45
Intzako senior bikotea, jokoan.

Intzako bigarren mailako seniorrak Ezker Hormako liga amaituko du bihar. Andoaingo Gaztelekuren aurka jokatuko du partida. Martxoaren 14an, berriz, txapelketako final-erdia jokatuko du

Intzako pilotariak hurrengo asteetan berrekingo diete lehiaketei.

Lehena, bigarren mailako senior bikotea izango da. Jon Pello Artetxe eta Mikel Elolak osatutako bikoteak larunbat honetan Ezker Hormako txapelketako ligari amaiera emango dio. Andoinen jokatuko dute partida Gaztelekuren aurka.

Intzako bikoteak eskuan du  dagoeneko txapelketako bigarren  faserako txartela, baina Etxezarreta eta Arraten aurkako partidaz baliatuko dira, berriro ere, lehiaketari maila hartzeko.

Izan ere, martxoaren 14an, txapelketako final-erdia jokatuko baitute oraindik zehazteke dagoen arerioaren aurka.

Banakako lehiak

Dena ondo bidean, martxoaren 7an, trinkete eta lau eta erdiko txapelketen txanda izango da.

Trinketeko lehian Intzako Haritza Diaz de Gereñu eta Hernaniko taldean dagoen Peru Urdanpilleta herritarra izango dira. Biak kadete mailan lehiatuko dira. 
Etena baino lehen, Urdanpilletak txapelketako lehen partida jokatu eta 30-12 garaitu zuen bere taldekide Alegria. Diaz de Gereñuk, aldiz, atsedena izan zuen lehen jardunaldian eta bigarren jardunaldiko partidari egingo lioke aurre.

Bestalde, Jon Pello Artetxe seniorrak lau eta erdiko txapelketako bigarren mailako lehia hasiko luke.