Arranbide, San Frantzisko eta Adarra kaleetako eskailera mekanikoen eskudelak aldatuko dituzte egunotan

Txintxarri Aldizkaria 2021ko ots. 24a, 10:12
San Frantzisko kaleko eskailera mekanikoen eskudelak bihar aldatuko dituzte, otsailak 25, ostegunarekin.

Lasarte-Oriako Udalak jakitera eman duenez, itxita egongo dira Arranbide, San Frantzisko eta Adarra kaleetako eskailera mekanikoen zati batzuk egun hauetan, eskudelak aldatzeko lanak egingo dituelako. Ordezkatze-lan horiek 08:00etatik 20:00etara egingo dituzte.

Honako hau da egutegia:

  • Gaur, asteazkena, otsailak 24: Arranbideko eskaileren 5. eremua itxiko dute.
  • Bihar, osteguna, otsailak 25: San Frantzisko kaleko eskaileren 3. zatia zarratuko dute.
  • Etzi, ostirala, otsailak 26: Arranbideko eskaileren 2. tartea, eta Adarra kalekoa, baina igotzekoak direnak soilik.

Lanak atzo hasi ziren, asteartearekin: Arranbide kaleko eskaileren 1. zatiko eskudelak aldatu ziren. Orona enpresa arduratzen ari da ordezkatze-lanak egiteaz. Aurrekontua 37.255,79 eurokoa da.