COVID-19

COVID-19ak kutsatutako 337 lagun erregistratu dituzte erkidegoan

Txintxarri Aldizkaria

Koronabirusaren hedapenari buruzko eguneraketaren arabera, larunbatean, 6.295 proba diagnostiko burutu zituzten Euskal Autonomia Erkidegoan eta haietako 337 positiboak izan ziren. Hortaz, positibo tasa % 5,4 da, bezperan baino 0,4 puntu handiagoa. Kutsatu berrietako 56 atzeman dituzte Gipuzkoan; 224, Bizkaian; 53, Araban; eta gainerako lauak erkidegotik kanpo bizi diren herritarrak dira. Ospitaleen egoerari dagokionez, 36 lagun ospitaleratu zituzten atzo eta 144 gaixo daude ZIUetan.