Ostalariek beste behin protesta egin dute

Txintxarri Aldizkaria 2021ko ots. 20a, 18:10

Ostalaritza aurrera! plataformak ekintza berri bat egin du gaur arratsaldean. Oraingoan, errepidera atera dituzte euren aldarriak eta Lasarte-Oriatik Donostiara eraman, auto karabanan. Herriko profesionalekin batera, inguruko beste herri batzuetakoek ere parte hartu dute protestan. Guztiak Hipodromoan elkartu dira eta kotxeetan jarri dituzte zenbait babes nahiz salaketa mezu. Intxaurrondora bidea aurreikusitakoa baino beranduxeago hartu dute, Oriaranzko norabidean. Klaxon soinuekin tartekatuta, bozgorailuko mezuek konponbideak eskatu dituzte sektorearentzat, besteak beste, lan baldintza eta diru laguntza duinak.

Erlazionatuak

Ostalarien auto-karabanaren irteera

Txintxarri Aldizkaria 2021 ots 20 Gizartea