COVID-19

Gipuzkoan 113 positibo berri erregistratu dituzte ostiralean

Txintxarri Aldizkaria 2021eko otsailaren 20a

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak eta Osakidetzak bildutako datuen arabera, atzo, 9.747 proba diagnostiko egin zituzten Euskal Autonomia Erkidegoan, eta horietako % 5 positiboak izan ziren. 487 kasu berrietatako 113 Gipuzkoan atzeman zituzten; 301, Bizkaian; 70, Araban; eta gainerako hiruak EAEtik kanpo bizi diren herritarrak dira. Ospitaleei dagokienez, COVID-19ak eragindako 53 pertsona ospitaleratu zituzten atzoko egunean eta ZIUetan 146 gaixo daude.