San Frantzisko eta Arranbideko eskailera mekanikoak itxita egongo dira gaur

Txintxarri Aldizkaria 2021ko ots. 19a, 09:27
Argazkia: Maitane Rebe

Irristadak eta labaintzeak eragozteko lanak egingo dituztela jakinarazi du udalak, ohar baten bidez

Lasarte-Oriako Udalak jakinarazi du San Frantzisko eta Arranbide kaleko eskailera mekanikoak itxita egongo direla bihar, otsailak 19, irristadak eta erorikoak saihesteko tratamendu ez-labaingarria emango dietelako eskailerei. Ohar baten bidez eman du horren berri.

Jakinarazi dutenez aste honetan zehar, herriko beste eskailera mekaniko batzuetan ere egin dituzte tratamendu ez-labaingarri lanak, baina ez da beharrezkoa izan horiek ixtea.

Eskailera mekanikoak eta igogailuak mantentzeko Gipuzkoako Foru Aldundiaren bitartez egindako kontratuaren bidez, Orona enpresa arduratuko da lan horiek egiteaz, eta, guztira 9.822,78 euroko kostua izango dute.

Lasarte-Oriako Udalak barkamena eskatu du lan horiek egin bitartean eskailerak erabilgarri ez egoteak herritarrei sor diezazkiekeen  eragozpenengatik.