Martin ahizpak lehenen artean, Alejandro Lopez sarian

Txintxarri Aldizkaria 2021ko ots. 18a, 12:00
Nahia Zudaire, uretara jauzi egiten. Arg.: Buruntzaldea IKT

Bidasoa XXI taldeko kide diren Ainhoa eta Leire Martin ahizpak Alejandro Lopez sarian lehiatu ziren, otsailaren 13an eta 14an, Bartzelonan. Asteburu honetan, berriz, Buruntzaldea IKTko Nahia Zudaire izango da bertan Euskadiko selekzioarekin; Buruntzaldea IKTko absolutu eta junior mailako igerilariek hirugarren kontrol txapelketa dute

Ainhoa eta Leire Martin ahizpak aurreko asteburuan Alejandro Lopez proban parte hartu zuten Bidasoa XXI taldearekin eta lehenen artean egon ziren hainbat probetan.

Ainhoa 100 m. eta 200 m. tximeleta probetan bigarren izan zen; 400 m. lau estiloko proba hirugarren amaitu zuen eta 100 m. bular proban laugarren izan zen. Aipatzekoak dira lau estiloko eta 200 m. tximeletan lortutako denborak, 4:50,59 eta 2:19,97 hurrenez hurren.

Leire berriz, bigarren izan zen 200 m. bizkar proban eta laugarren 200 m. bular proban. 

Zudaire, Euskadirekin
Buruntzaldea IKTko Nahia Zudairek Euskadiko Selekzioaren deia jaso du eta Bartzelonan antolatu den 6th International Trophy Adapted Swimming-Gran Premi Diputació de Barcelona proban lehiatuko da asteburu honetan.

Zudairek hiru probatan parte hartuko du: 400 m. eta 200 m. libre probetan eta 100 m. tximeleta proban. "Aurreko urtean egin bezala ahalik eta postu onenetan egoten saiatuko da," Borja Apeztegia Buruntzaldea IKTko prestatzailearen hitzetan.

Bestalde, Buruntzaldea IKTko absolutu eta junior mailako igerilariek Euskadiko Federazioak antolatutako hirugarren kontrol txapelketa izango dute, bihar arratsaldean, Ordiziako Majori kiroldegian.