Eskulan ederrak egin dituzte herriko guraso eta haurrek

Txintxarri Aldizkaria 2021ko ots. 17a, 10:25

Amaraun Klubak haur eta familientzako superheroien tailerra antolatu du astelehenean. Eskulanetan aritu dira guraso eta gazteak. Antifazak eta kapak egiteko trebetasun ederra erakutsi dute denek ala denek. Mozorro ederrak jantzita irten dira txikiak, saioa amaitu eta gero, Ttakuneneatik. 

Asteartean, berriz, indio eta bakeroen tailerrean parte hartu dute, eta kapak alde batera utzita, zaldi bat egin dute. Horretarako, galtzerdiak, koloretako hariak, erratzaren makilak eta botoiak erabili dituzte, besteak beste. Koloretako zaldi politak osatu dituzte denek.