Ur-mozketak gaur eta bihar, herriko zenbait kaletan

Txintxarri Aldizkaria 2021ko ots. 17a, 10:22

Lasarte-Oriako Udalak jakinarazi duenez, ur-horniketa sarean zenbait mozketa egingo ditu gaur eta bihar, mantentze-lanak egin ahal izateko. Erakundeak barkamena eskatu du zeregin horiek bizilagunei eragin diezazkiekeen eragozpenengatik.

Ondoko kale hauetan moztuko du ura udalak:

  • Gaur, otsailak 17, asteazkenarekin, 09:00etatik 12:30era: Iturrigoxo kale osoa, Zelaialde kale osoa, eta Oria etorbidea (1, 3, 5, 7, 9, 11, 13, 15, 17 eta 19 zenbakietan).
  • Bihar, otsailak 18, ostegunez, 08:30etik 12:30era: Kale Nagusia (64, 70B eta 72).