'Herrigintzen' zikloa atzeratzea erabaki du EH Bilduk

Txintxarri Aldizkaria 2021ko ots. 16a, 11:00

Lasarte-Oriako EH Bilduk jakitera eman duenez, gaur hastekoa zen Herrigintzen prozesuko mahai-inguru sorta atzeratzea erabaki du. "Erabaki zaila izan da, baina ideiak eta estrategiak modu lasaiago batean truka ditzakegunera arte itxarongo dugu, uste baino mantsoagoa izaten ari baita COVID-19aren pandemiaren bilakaera". 

Alderdiak sare sozialen bidez adierazi duenez, Herrigintzen dinamika "laster" itzuliko da "arlo desberdinetan eragin eta herritarrak saretzera".