INAUTERIAK 2021

Mozorroa janzteari ez diote uko egin nahi izan zenbait lasarteoriatarrek

Txintxarri Aldizkaria 2021ko ots. 13a, 01:01

Azken hilabeteetan ohitura bilakatzen ari da ezohikotasuna. Festa ia denak bertan behera gelditu dira, eta ospatzekotan, bestelako moduak bilatu behar izan dira. Halakoei eustea garrantzitsua omen da, jarduera berezirik egin ez arren. Larunbat goizean zenbait herritar animatu dira euren buruak beste norbaiten azalean jartzen, nagusiki, haurrak. Arratsaldean, berriz, gehiago nabari zen inauteriak direla, Erdialdean mozorrotutako jende gehiago baitzebilen.