COVID-19

Erkidegoan 613 positibo berri erregistratu dituzte ostiralean

Txintxarri Aldizkaria 2021eko otsailaren 13a

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak jakitera eman duenez, atzo egindako 11.236 proba diagnostikoen bidez,  613 positibo berri erregistratu zituzten Euskal Autonomia Erkidegoan. Beraz, positibo tasa % 5,5 da. Atzemandako kutsatu berrien lurraldekako banaketa honakoa da: Gipuzkoan, 162; Bizkaian, 367; Araban, 71; eta gainerako hamahiruak EAEtik kanpo bizi diren herritarrak dira. Ostiralean, COVID 19ak eragindako 80 lagun ospitaleratu zituzten eta 170 gaixo daude ZIUetan.