INAUTERIAK 2021

Talentua soberan dago Landaberrin

Iñigo Gonzalez Sarobe 2021ko ots. 12a, 19:01

Koronabirusak Inauteriak beste era batera ospatzera behartu ditu ikastetxeak aurten. Buruari eragin, eta 'Landaberrin talentua dago' lehiaketa egin dute zentro horretako ikasle eta irakasleek: koreografiak plazaratu ostean, epaimahaiko laukoteak baloratu egin ditu emanaldiak. LH 5. eta 6. mailako ikasleek parte hartu dute txapelketa horretan, gimnasioan. Bien bitartean, LH 3. eta 4. mailakoek anfiteatroan ospatu dituzte Inauteriak.

Erlazionatuak

Talentua eta irudimena Landaberrin

Iñigo Gonzalez Sarobe 2021 ots 12 Kultura

Afrikako doinuak Landaberriko anfiteatroan

Txintxarri Aldizkaria 2021 ots 12 Kultura