Urraka Lasarte-Orian eta Donostian hazi eta hezi da, baina eleberriaren istorioa Parisen (Frantzia) kokatu du, haurra zenean uda bat baino gehiago igaro zuelako hiri horretan. Medikuntza ikasten ari den gazte bat da kontakizunaren protagonista: argazki misteriotsu bat aurkituko du, eta hori argitu nahian hasiko da.
Sevillako Niña Loba argitaletxea arduratu da Las vidas secretas argitaratzeaz. Urrakak zinemagintzan lan egiten du, eta kutsu pertsonala eman dio lanari; munduko hainbat azoka eta bildumatan topatutako argazkiak sartu ditu liburuan.