COVID-19

Lasarte-Orian bederatzi positibo diagnostikatu dituzte asteazkenean

Txintxarri Aldizkaria 2021ko ots. 11a, 14:24

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren datuen arabera, bezperan baino lau kutsatze gehiago detektatu dituzte Lasarte-Orian asteazkenean; guztira, bederatzi. Hilabetea hasi zenetik 97 positibo erregistratu dituzte gure herrian.

Beterri-Buruntza eskualdeko udalerrietan hamasei kutsatze diagnostikatu dituzte otsailaren 10ean: Lasarte-Orian, bederatzi; Hernanin, hiru; Astigarragan, bi; Urnietan eta Usurbilen, bana; eta, Andoainen, bakar bat ere ez. Sei herri horietatik hiruk gune gorrian jarraitzen dute, gureak barne, 677,34ko intzidentzia tasa metatuarekin.

EAEko hiru lurralde historikoetan 684 kasu atzeman dituzte azken 24 orduetan, horietatik 187 Gipuzkoan. Osakidetzako beharginek 13.820 PCR eta antigenoen proba egin dituzte, positiboak izan dira ehunetik ia bost.

Erlazionatuak

Bideo-pilulak: non da gripea?

Elhuyar/Teknopolis 2021 ots 09 Gizartea

Bideo-pilulak: RNA bidezko txertoak

Txintxarri Aldizkaria 2021 ots 02 Gizartea