COVID-19

Erkidegoan 947 positibo atzeman dituzte azken 24 orduetan

Txintxarri Aldizkaria 2021ko ots. 6a, 13:36

Koronabirusaren hedapenari buruzko azken datuen berri eman du Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak. Horien arabera, atzo egindako 15.291 proba diagnostikoetako 947 positiboak izan ziren, alegia, positibo tasa %6,2 da. Kutsatu berri horietako 264 Gipuzkoan erregistratu zituzten, Bizkaian, berriz, 545 izan ziren, eta Araban, 130. Gainerako zortzi kasuak beste erkidego edo herrialde batzuetan bizi diren herritarrak dira. Ostiralean COVID-19ak eragindako 84 lagun ospitaleratu zituzten eta ZIUetan 163 gaixo daude.