2021/02/26 19:00etan

Ikus-entzunezkoa

Ziaboga dokumentala

Ziaboga dokumentala
Manuel Lekuona kultur etxea, Lasarte-Oria

Iñaki Pinedo bilbotarrak zuzendutako Ziaboga dokumentalaren bigarren ikustaldia egingo da.

Pinedok traineruen historia jorratzen du dokumentalean, batez ere, joan den mendeko 40ko hamarkadatik gaur egun arte doan garaia erakusten du. Kontakizunean protagonisten ahotsak hartzen du garrantzia eta besteak beste, Antonio Oliden herritarraren testigantza jasotzen da. 

Ekitaldiko edukiera mugatua izango da eta gonbidapena beharko da. Txartelak Manuel Lekuonan eskuratu ahalko dira. Pertsona bakoitzak bi jaso ahalko ditu.