2021/02/10 18:00etan

Ikus-entzunezkoa

Opera digitala - Giselle balleta

Opera digitala - Giselle balleta
Manuel Lekuona kultur etxea, Lasarte-Oria

Opera digitala saileko otsaileko saioan balleta izango da protagonista. Izan ere, Royal Opera Houseko balletak 2016an grabatutako Giselle lana eskainiko dute. Sarrerak, aurrez 7,5 euro; egunean, 9 euro.

Jean Corallik eta Jules Perrotek egokitua, Giselle ballet klasikoa ezagutzeko modu ezin hobea da. Mundu errealean hasi eta heriotzatik haratago doan istorioa honetan, Giselle (Royal balleteko dantzari nagusia Marianela Nuñez) nekazariaren eta Albrecht kondearen (Vadim Muntagirov) maitasun-iruzur harremanaren nondik norakoak azaltzen dira. Adolphe Adamen musikak mundu errealetik hildakoen mundura eramango ditu dantzari eta ikusleak.