2021/02/06 19:00etan

Zinema

Bi urte lau hilabete eta egun bat dokumentala

Bi urte lau hilabete eta egun bat dokumentala
Manuel Lekuona kultur etxea, Lasarte-Oria

Okendo Zinema Taldeak euskal dokumentalen zikloa antolatu du. Bigarren saioan intsumisioari buruzko Bi urte lau hilabete eta egun bat lana ikusi ahalko da.Bertan izango da ikus-entzunezkoaren protagonistetako bat, Jantxi iruindarra. Jatorrizko hizkuntzan eskainiko da gaztelaniazko azpidatzizkiekin. Sarrera, 5,50 euro.

Iruñeako kartzela erautsi baino lehen, bertan preso egondako pertsona batek bere ziega bisitatzen du. Pozik egon beharko litzateke, baina negarrez hasten da. Bertan igaro baitzituen bere bizitzako bi urte, lau hilabete eta egun bat.

Lander Garrok 1990. urtean derrigorrezko soldaduskaren aurka mugimenduaren edo intsumisioaren azterketa egin du Bi urte, lau hilabete eta egun bat dokumentalean. Ikerketa politiko, sozial eta intimoa da, eta, horretarako, kartzela pairatu zuten sei intsumisoren istorioa dakar pantailetara. Sei intsumiso horiek lagunak  izateaz aparte, gauza asko daukate komunean: denak giltzaperatu zituzten soldaduskari uko egin izanagatik, eta denek nahiago izan zuten kartzela, ejerzitoa baino. 

Arrazoi asko egon ziren intsumiso izateko: bakezaletasuna, pentsaera anarkista, abertzaletasuna edota sinesmen erlijiosoak. Ezberdinak denak ere, baina guztiek erakutsi zuten ausardia eta tema handia, harik eta Estatuari borroka irabaztea lortu zuten arte.