Isla eta Urdaburu plazetan eraiki dituen parkeak aurkeztu ditu udalak

Txintxarri Aldizkaria 2021eko otsailaren 5a

Agustin Valdivia alkatea eta Zerbitzuetako batzordeburu David Mateos, Isla plazako parkea atzean dutela.

sla plazako parkean egin dute agerraldia Agustin Valdivia alkateak eta Zerbitzuetako batzordeburu David Mateosek. Zumaburu auzoko enparantza horretan haurrentzako parke bat egin du udalak, eta baita estalkia jarri ere. Montajes Garra eta Carpas Zaragoza enpresek burutu dituzte lan horiek, hurrenez hurren. Aurrekontuak 27.648 eta 95.953 eurokoak izan dira. Horrez gain, Sasoetako Urdaburu plazan ere egin dute haurrek jolasteko gune bat. La Carrasca SL enpresa arduratu da obrez; 27.830 euro bideratu ditu udalak horretara.

Azpiegitura berri horiek ez ezik, dagoeneko eginda daudenak "zainduta" mantendu nahi ditu udalak, eta, horretarako, kontratu bat lizitaziora aterako du. "Enpresa bati adjudikatu zitzaizkion lan horiek, baina ez du behar bezala erantzun; kontratua eten, eta berriro aterako dugu lizitaziora", azaldu du alkateak. "Parkeak, frontoiak, ikastetxeetako patioak... Osatzen hasi gara gune estalien sare bat, eta jarraitu nahi dugu, baina 2021ean ez dugu parke berririk eraikitzea aurreikusten".